Eskola 2.0

IKT eta Hezkuntza

es - ca - gl - en - fr - it - pt

- Software Euskaraz


KONTUZDATOS


Eskuliburu honek norberaren datu pertsonalak babestea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi du. Bertan, beste pertsona batzuek zure datuak nola erabil ditzaketen ikusiko duzu, eta, alditan, gaizki erabili, gainera. Bide batez, informazio hori nola babestu ikasiko duzu.

Nola egiten da...? Ordenagailua erabiltzeko oinarrizko trebetasunak


Jarraian aurkezten diren edukien bidez, Bigarren Hezkuntzarako gure argitaratze-proiektu orokorra babestu nahi dugu, LOEko helburuei dagokienez. Lege horren arabera, helburu hau DBHko helburua da: Informazio-iturriak erabiltzeko oinarrizko trebetasunak garatzea, zentzu kritikoaren bidez, beste ezagutza batzuk bereganatzeko. Teknologien arlorako oinarrizko prestakuntza bereganatzea, bereziki informatikari eta komunikazioari dagokienez.

Euskararen erronkak interneten


Iratxe Esnaolak

Iratxe Esnaolak, Informatikari Euskaldunen 6. Bilkuran, "zortzigarren lurraldean" Euskarak eta Euskal Herriak dituen erronkak azaltzen ditu. EH20 ekimenaren gakoak zehazten dizkigu labur eta argi.

Web 2.0 eta software librea hezkuntzan eta formakuntzan. I. Nazioarteko biltzarrea


Euskal Herriko zein nazioarteko aditu, profesional eta ikerlariak biltzeko asmoa ditu Biltzar honek. Bide nabar, nahiko genuke bere inguruan elkartu software librean zein ezagutzaren gizartean interesa duten pertsona, erakunde zein entrepresa.