
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Unitate didaktikok.
Amnistía Internacional
"Okerbide, zuzenbide, eskubide" Amnesty Internationalen Giza Eskubideetan hezitzeko materialak , hezitzaileei zuzenduta daude, eta Giza Eskubideak zer diren, noiz urratzen diren eta nola babes daitezkeen erakustea dute helburu.

Inmigrazioa eta haurren eskubideak
Luz Martínez Ten / FETE-UGT
Galderak Esker-Eskuin. Inmigrazioa eta haurren eskubideak. Gaur egun eskolak ume guztiei irekitzen dizkie ateak.
Leku askotatik gatoz: Ekuador, Moroko,
Kolonbia, Kamerun, Polinia, Errumania, Txina, Espainia...
Eta gurekin batera gure
hizkuntza, jolasak, jakinduria, kantak eta, batez ere, gure ametsak.

Jolas Gaitezen
El Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco editó el pasado 29 de noviembre de 2006 el material multimedia que con el título Jolas Gaitezen ha sido elaborado por l@s profesores/as de nuestra Escuela Jose Manuel Beltran y Angela Fernandez, dirigido a alumnado con necesidades educativas especiales. Amb@s profesores/as comenzaron a elaborar y utilizar este material en el curso 2003-2004, recibiendo en el mismo una Mención de Honor en el Premio Karmele Alzueta a la Innovación Educativa.

Hizkuntzaren sexua
Nahi ez izan arren, eta askotan konturatu gabe egin arren, ez dugu ukatu behar idatzi edo hitz egiten Hizkuntza sexistaren ikonoadugunean hizkuntza sexista erabiltzen dugula. Ez da erreza hizkuntza sexista ez erabiltzea, hainbat hitz eta esamolde gure bizitzako zati baitira dagoeneko. Hala ere, gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egin behar da eta arreta berezia jarri behar dugu idatzi edo hitz egiten dugunean. Aipatu, euskaraz horrek ez duela inongo arazorik sortzen, euskarak ez baitu genero gramatikalik. Erdaraz idazterakoan edo hitz egiterakoan, berriz, hainbat arazo sortzen dira.

Hezkidetza-Coeducación Taldea
www.elkarrekin.org irakasleen atariaren barruan HEZKIDETZA-NARO-COEDUCACION taldea kokatuta daukazue. Bertan hezkidetzarekin eta berdintasunarekin zerikusia duten hamaika arlo lantzen dira: legeak, liburu digitalak, material interesgarriak, foroak (prentsa, eskaintzak, zinema...) Kide izan nahi baduzu erregistratu eta HEZKIDETZA-NARO-COEDUCACION alta eskatu!

Gure eskubideak. Lehen Hezkuntza
Ararteko
Hezkuntza-material hau Umeen Eskubideei buruzko Hitzarmena lantzeko sortu dugu. 30 unitatetan partitua da eta unitateok Hitzarmenak dituen 41 artikuluei dagozkie. Unitateen xedea 9tik 12 urtera bitarteko ikasleei mundu osoan onarturik dauden baloreak irakastea da. Balore horiek gizarte libre, demokratiko eta anitzaren oinarri eta zutabe dira eta herri eta nazioen arteko elkarbizitza baketsurako nahitaezkoak. Obra hau burutzeaz hezkuntza munduan dabiltzan 8 profesional arduratu dira eta hiru alde desberdinetatik heldu diote eginkizunari.
Genero bortizkeriaren prebentziorako jarduera didaktikoak
Irakaslearentzako materiala
Elkartasunezkoak, orekatuak eta eraikitzaileak diren harremanak sortzea pertsonekin, egoera sozial ezagunetan. Bizitza eta bizikidetasuna gidatzen duten oinarrizko baloreak ezagutzea eta haien arabera jokatzea.
Donostia hiri hezitzaileen sarean
Donostia aukeratu zuten Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen hurrengo Topaketako Koordinatzaile (2005-2007 aldia).

Bakea Irudikatuz - Irakaslearen Koadernoa
Donostiako Udala, Ikertze Pedagogia Zerbitzuen laguntzarekin, pedagogia-material bat argitaratu du Lehen Hezkuntzako eskola-umeek material baliotsu eta erakargarri bat eskura dezaten, bere ikaskideekin eta irakasleekin batera bakea eta giza eskubideen inguruan gogoeta egiteko.

Milurtekorako Helburuak
ISCOD - FETE
Gida hau mundu hobeagoa posiblea dela sinisten duten pertsonei egindako omenaldia da. Aldi berean, Milurtekorako helburuen egitasmo handi honetan parte har dezazuen gonbitea ere bada. Itxaropenerako eta konpromezurako gida da hau. Irakurritakoan pentsa ezazu munduan ez gaudela bakarrik. Oraintxe bertan planetaren tokiren batetan zuhaitzaren bat landatzen ari denik badela, ideiaren bat pentsatu eta garatzen ari denik ere badela, injustiziaren baten aurka lanean diharduenik ere badela, bakearen bila dabilenik ere badela, gaixotasunaren aurka lanean dihardutenik ere badela, haurren bat hezitzen dagoenik ere badela....

Emakumeen arrastoari jarraituz. WebQuest
Irene Gonzalez Mendizabal
Webquest honetan historian zehar hain nabaria izan den emakumeen hutsunea aztertu nahi dugu.

Gune babestuak
Urtero iristen da ekainaren 5a eta, beraz, nazioarteko ingurugiro-eguna. Egun horren inguruan hainbat ekitaldi, asmo oneko adierazpen, jarduera, protesta eta abar egiten da. Eta guztiak dira beharrezko ingurugiroa zaindu eta babestu nahi badugu; ez baita lan makala.

Bullying. Ireki itzazu begiak.Ikasleendako diptikoa
Nafarroako Gobernua
Zoragarria da zure ikaskideek maitatua eta onartua sentitzen zarenean, nahiz eta gaizkiulertu txikiak, haserrealdiak eta gatazkak izan. Batzuetan, giro ona zapuztu egiten da ikaskide edo lagunen batek tratu txarra edo bullying-a eragiten badu edo pairatzen badu.

Haurrei zigor fisikoak ezartzearena aurka
Save the Children izeneko elkarteak ‘Zuzentzea ez da jotzea’ izeneko kanpaina abiarazi du, haurrei familian eragindako zigor fisikoen kontra. Zigor honekiko alternatiboak diren beste batzuei buruzko informazioa jasotzen duten triptiko eta txostenak landu dituzte.

Ikertze. Kultur elkartea
Oteizak lengoaia konparatuei buruz zituen ideiak praktikan jartzeko asmotan, 1990. urtean sortu ziren Ikertzen artzerki eta poesia lantegiak eta baita soinu laborategia ere. Egun esperientzia handia dugu haurrek parte-hartzeko proiektuetan, lengoaia desberdinak elkar-harremanean agertzen direlarik.

Bakerako eta gatazkak konpotzeko heziketari buruzko topaketak donostian. Emaitzak
Osoko batzorde txostengileak eta mahai-inguruak ospatu eta esperientziak aurkeztu ondoan, honako alderdiak azpimarratu dituzte, besteren artean, Topaketan parte hartu dutenek:





